Blogia
^^ placida ^^

Medi@

Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan, jardunaldiak Bilbon

Badirudi haize feminista berriak dabiltzala Bilboko Kazetaritza Fakultatean. Emakumeok komunikabideetan dugun ikusgaitasunari buruzko jardunaldi batzuk antolatu dituzte. Hau da, antolatzaileen esanetan, jardunaldien helburua:

Gure helburu nagusia emakumeek historikoki zein gaur egun hedabideetan izan/izaten duten presentziaren inguruan gogoeta bultzatzea da, bai komunikabide tradizionaletan zein informazio-teknologien aroa deiturikoan ere.

Hori aztertzeko, telebista, irrati eta prentsan atal ezberdinetan (idaz-lanetan, ekoizpenean edo/eta kudeaketan) lan egiten duten emakumeek beren esperientzia lehenengo pertsonan azaltzea nahi da, baita horren inguruan parte-hartzaileek ideia ezberdinak planteatu eta eztabaidatu ere: horretarako, hitzaldiak ez ezik, bi mahai-inguru planteatzen dira aurkezturiko programan.
Beste aldetik, eta teknologia berriek eta bereziki Internetek emakumeen sare sozial zein komunikazio-amaraunak sortzeko eskaintzen dituen aukerak ere ikergai izango dira jardunaldi hauetan. Hori dela eta, alde batetik, ziberfeminismoa deituriko fenomenoari buruz gogoeta egiteko eskaintza aurkezten da, sarean genero-ikuspuntutik sortzen ari diren iniziatiben bultzatzaileen eskutik. Horretaz gainera, parte-hartzaileek komunikazio-sareak sortzeko Interneten eskuragai dituzten tresnak ezagutzeko eta lantzeko aukera izango dute arratsaldeko tailerretan.

Tailer hauetan datza iniziatibaren berritasuna orain arte komunikazio-alorrean egindako generoaren hurbilketa, Internetek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten tresna berriak genero ikuspuntutik erabiltzeak komunikazio-bide berriak zabaltzeaz gain, intzidentzia handia baitute medio tradizionalen ohituretan, Ameco, Les Penelopes edo beste esperientziek erakusten duten bezala.

Bihar hasiko dira, beraz blog hau ez da oso komunikabide eraginkorra honen berri emateko ;-)

Ostegunean egingo den blogosfera feministari buruzko mahai inguruan izango naiz June Fernandez eta Katixa Agirrerekin batera (saiatuko naiz ondoren post bat idazten). Aukera polita Katixa ezagutu eta gai hauei buruz hitz egiteko. Hauxe da egitarau osoa:

Non: Leioako Campus-eko Liburutegian

 

Urriak 13 Octubre

9:00: Material eta akreditazioen banaketa.

9:15: Jardunaldien aurkezpen-ekitaldia.

10:00 – 11:00: Gu eta haiek, emakumeak hedabidetan

Hizlaria: Itxaso Fernandez, Kazetaritza Saileko irakaslea.

11:00-11:30 Kafe-atsedenaldia

11:30-14:00: Hedabide trazidionalen ikuspegi desberdinak genero auzitan

Partaideak:

Maite Asensio, Berriako kazetaria.

Goizalde Landabaso, Euskadi Irratiko kazetaria.

Naroa Iturri, Hamaikako kazetaria.

Moderatzailea: Maria Ganzabal, Kazetaritza Saileko irakaslea.

15:30-18:30Sare sozialak lantzen genero ikuspuntutik: Ciberfeminismo eta blogosfera (tailerra)

Lekua: Leioako Liburutegiko Informatika-gela (5. solairuan)

Irakasleak: Arantza Gutierrez, Iratxe Fresneda, Itxaso Fernández

 

Urriak 14 Octubre

9:00-10:00: Zinemak ere emakumea irudikatzen du.

Hizlaria: Iratxe Fresneda; Ikus-entzunezko Komunikazio Saileko irakaslea, zineman aditua eta zenbait komunikabidetako zine-zutabeen idazlea

10:00- 11:30: Blogosfera feminista: zenbait adibide

Partaideak:

June Fernandez; Kazetarion Berdinatasuna Sareko kidea, Mari kazetari blogaren egilea eta SOS Arrazakeria-ko kidea.

Katixa Agirre; idazlea, blogaria eta EHUko irakaslea.

Irene Ormazabal; kazetaria, Placida blogaren egilea eta Masterkas eta Plazandreok blogen partaidea.

Moderatzailea: Estefanía Jimenez, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate-Saileko irakaslea eta El Audímetro blogaren egilea.

11:30 12:00: Kafe-atsedenaldia

12:00- 13:00: Irratia, hedabide femeninotik ahots feministara.

Hizlaria: Arantza Gutierrez Paz, Ikus-entzunezko Irakaslea.

15:30-18:30Sare sozialak lantzen genero ikuspuntutik: Ciberfeminismo eta blogosfera (tailerra)

Lekua: Leioako Liburutegiko Informatika-gela (5. solairuan)

Irakasleak: Arantza Gutierrez, Iratxe Fresneda, Itxaso Fernández

*Hitzaldi guztiak euskaraz egingo dira./Todas las conferencias son en euskara.

**Informazio gehiago: http://www.ehu.es/ehusfera/ikusgaitasuna/


¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres.

Zinemateka etb3-an

Pasa den ostegunean estreinatu zen Zinemateka, etb3ko saio berria. Ostegunero, pelikulak emitituko dituzte jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin, eta ez edozein pelikula, baizik eta benetako zinema, aukeratutako filme sorta berezia. Horrez gain, pelikularen ostean tertulia bat egingo dute haren nondik-norakoak komentatzeko, eta ondoren filme labur batekin itxiko dute saioa.

Lehenengo bi saioetako tertulietan parte-hartzeko zoriona izan dut, eta esperientzia oso atsegina izan da. Saioa martxan jarri duen lan-taldea oso profesionala da, eta plazer handia da ikustea zeinen gogo eta ilusioarekin egin duten programa. "Peloteoa" dirudi, baina bene-benetan diot ;-)

Saioak presentzia dauka Facebook eta Twitterren. Pasa den osteguneko tertulia, Faster Pussycat, Kill, Kill! filme izugarriari buruzkoa, online ikusi daiteke hemen. Tamalez inoiz ez dut idatzi Tura Satanari buruz, baina tira, garaiz zaudete filma ikusi eta super-emakume hau ezagutzeko. Hauxe da datozen ostegunetan Zinematekan emitituko dituzten filmak:

  • Things you can tell just by looking at her (Rodrigo García, 2000), 
  • Henry: portrait of a serial killer (John McNaughton 1986), 
  • Casa de los babys (John Sayles, 2003), 
  • Klass (Ilmar Raag, 2007), 
  • Berlin (Julian Schnabel, 2007), 
  • Code 46 (Michael Winterbottom, 2003), 
  • Hurlyburly (Anthony Drazan, 1998), 
  • Dead man (Jim Jarmusch, 1995), 
  • Mauvais sang (Leos Carax, 1986), 
  • The Dangerous Lives of Alter Boys (Peter Care, 2002), 
  • Mona Lisa (Neil Jordan, 1986) 
  • Donnie Darko (Richard Kelly, 2001)

Placida DJ Faktorian izan zen

Horrela deitzen nau Nagore Telleriak, "Placida DJ". "Yeye" eta dijei batzen ditu ;-P

Kontua da uda hontan Nagorekin, Oihane Yustosekin eta Manu Etxezorturekin egon naizela Euskadi Irratiko estudioetan, udako Faktorian, eta primeran pasa dut. Kriston oparia egin didate: astean behin joatea hiru kanta jarri eta komentatzeko. Gaur izan da azkeneko tartea. Jarraian "playlist"a edo entzun ditugun kanta guztien izenak uzten dizkizuet.

2010/09/06 - Myspace belaunaldia

  • YELLE - Ce jeu
  • LILLY ALLEN - Fuck you
  • SANTOGOLD - Lights out

2010/08/30 "Puti-pop" eta "tit-stars"

  • SABRINA - Hot girl
  • SAMANTHA FOX - Touch me
  • GERI HALLIWELL - Mi chico latino

2010/08/23 Giorgio Moroder berezia

  • DONNA SUMMER - Love to love you
  • SYLVESTER - Do you wanna funk
  • NINA HAGEN - New York, New York

2010/08/16 Flamenkoa eta pop musika uztartzen

  • SMASH - El garrotín
  • LOS PLANETAS - Soy un pobre granaíno
  • CATHY CLARET - La joie de vivre

2010/08/09 Beltzak, ekintzaileak eta bizitza gorabeheratsuak

  • CURTIS MAYFIELD - Move on up
  • GIL SCOTT-HERON - The bottle
  • MARVIN GAYE - What’s goin’ on

2010/08/02 Desagertutako neska talde batzuk

  • DESTINY’S CHILD - Independet woman
  • CIBO MATTO - Know your chicken
  • LE TIGRE - Keep on living

2010/07/26 Bertsio xelebreak

  • PATTY PRAVO - Los jardines de Kensington
  • THE MIKE FLOWERS POPS - Wonderwall
  • STEREO TOTAL - I wanna be a mama

2010/07/19 Beti Gainsbourg

  • MIKEL AGIRRE & AMAIA INSAUSTI - Maite zaitut... nik ere ez
  • SOUVENIR - Harley Davidson
  • CHARLOTTE GAINSBOURG & BECK - Heaven can wait

2010/07/12 Kalifornia eta Mediterraneoa

  • JULIO BUSTAMENTE - Estiu strany
  • BEACH BOYS - God only knows
  • DELOREAN - Stay close

punka bueltatu da euskal telebistara..... burp!

punka bueltatu da euskal telebistara..... burp!

"The young ones" amaitu zenetik, nere ustez ez dute ezer benetan interesgarria eman euskal telebistan. Duela gutxi arte. Etb3 kate berriarekin batera, Burp! saioa hasi da, My Jok kolektiboak ekoiztua. "The young ones"en antzeko punk izpiritua du saioak, baina hemengoa eta oraingoa. Ez dago platorik, ia ia ez dago aurrekonturik, baina bada aurkezlea, eta berarekin elkartzen diren hamaika pertsonaia txoro. Batzuk errepikatzen dute, eta benetako klasikoak bihurtzen ari dira, adibidez Iagobart, Karima, Ibai... eta gure Mischa Canibal.

Artearen ikutua ere badu programak, baina zorionez ez da Eitb Kultura. Burp!en edo zentzugabea, aldrebesa, surrealista eta erabat txoroa da, edo ez da. Hemen ez digute matraka emango ezdakitzetxorakeriari buruz hausnarketa egin dezagun.

Burp! korroskada esan nahi du ingelesez, eta baita ere basque underground report. Burpatu aditza asmatu dute.

My Jok kolektiboa Maiana Agorrody (Lady My) eta Jokin Etcheverriak (Mister Jok) osatzen dute. Biak dotoreak eta iparraldeko doinuarekin hitz egiteak ematen duen charme berezi horren jabeak.

Eitbren web orriak ez du ezertarako balio.

'Skateboarding desde el corazón' en la tele

Ya estoy de vuelta del paritorio (o mejor dicho, del quirófano), y entre teta y teta les cuento que Perros Callejeros Films, una interesante productora local de vídeos de skate, acaba de presentar su último trabajo, ’Skateboarding desde el corazón’. En septiembre hubo lo que podría llamarse una premiere del vídeo en Tabakalera, dentro del festival Street Zinema. El 25 de diciembre galería Parafernalia colgó el vídeo en su web, y mañana, 5 de enero y víspera de Reyes, se emitirá a las 21:00 en Localia Gipuzkoa, ahora Gipuzkoa Telebista.

Perros Callejeros tiene otros vídeos igualmente interesantes donde se retrata la escena skater de donostialdea desde los años 90: ’Perros Callejeros’ (1995>2003); ’Animales Públicos’ (2003>2005); ’Parafernalia sk8 video’ (2005>2006). La mayor virtud de estos vídeos, según mi criterio, es que son atractivos no sólo para l@s skaters, sino para cualquier persona, sobre todo si está interesada también en el arte o el urbanismo. El movimiento de la cámara con ruedas nos redescubre la ciudad, y la mezcla de acción, música y video-arte es capaz de crear emociones.


¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres.

Stuck in Vermont

A través del blog de Alison Bechdel (estaría bien que viniera al próximo Feministaldi, que no?) he descubierto a una video-blogger muy simpática que se llama Eva Sollberger. Su serie de reportajes Stuck in Vermont para el periódico local Seven Days es una delicia, fresca y bien hecha. Me encantan sus retratos invernales de norteamerican@s contraculturales, felices con la crisis. ¡Dan ganas de coger una cámara y video-bloguear! No se pierdan este reportaje sobre The Bobbin, una tienda-taller de Burlington donde se reunen estilosas amatxos (granjeras urbanas) para hacer punto y fabricar objetos a partir de materiales reciclados. Y tampoco el que dedica a la gran Bechdel, super-heroína del comic lésbico.

Netlach 2007

http://www.netlach.org

Corto-pego del dosier de prensa:

III Encuentro de cibercultura crítica y nuevos medios de Bilbao

del 22 al 24 de noviembre 2007

"Un buen futurista es alguien capaz de predecir el presente"

Bruce Sterling (autor de literatura ciberpunk)

¿Qué significa estar siempre conectados? ¿Es el código informático una nueva forma de arte? ¿Cómo puedo convertir mi vieja consola en un instrumento musical? ¿Cuál es el futuro de la tele de toda la vida en la era de la comunicación horizontal? ¿Qué nuevas formas de exclusión acompañan a la economía informacional? ¿Son los videojuegos políticamente neutros?

Un año más, los aspectos más actuales y controvertidos de la cultura digital desembarcan en Bilbao de la mano de Netlach, encuentro de cibercultura y nuevos medios. Y como siempre, con un programa para todos los públicos, fresco, ameno y multidisciplinar. Tres días de charlas, talleres y performances con algunos de los artistas y pensadores más significativos de esta emergente escena cultural, para descubrir lo que nadie nos cuenta en los grandes congresos y reflexionar sobre un futuro que ya está aquí.

**PROGRAMA**

jueves 22:11:07 osteguna

viernes 23:11:07 ostirala

sábado 24:11:07 larunbata

  • Fausto Grossi / Conectado Desconectado
    21:00 Espacio Abisal
    Performance
**Visita: http://ptqkblogzine.blogia.com
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres

Kolaborazioak Euskadi Irratian

 


 

Datorren astetik aurrera, Euskadi Irratiko Deja vu saioan kolaboratzaile bezala estreinatuko naiz. Saioa Nagore Telleriak eta Jon Agirresarobek gidatzen dute, eta astegunetan entzun daiteke 23:15-etik aurrera. Nire tartetxoa asteartetan izango da, eta mintzagai izango ditugun gai nagusiak musika, feminismoa eta teknologia berriak izango dira. Astearte honetan, Hernaniko Herne neska taldeak proposatutako 12 hilabete, 12 arrazoi ekimenaren inguruan arituko gara, eta hurrengo astean, Yoko Onori buruz hitz egingo dugu.

¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres