^^ placida ^^** ciberfeminismo ** música ** empoderamiento ** disidencias varias ** blogging ** |
![]() |
|
Se muestran los artículos pertenecientes al tema Tendentzieroa. 01/04/2008Osoyou eta fashionisten sare sozialakTendentzi berrien inguruan informazio iturri gisa erabiltzen dudan What's next blogan sare sozial berri batzuen berri izan dut, eta egia esateko, ikaratzeko modukoa da. Tendentzia berri honen izena shopcasting da, erosketen retransmisioa antzeko bat adierazten du. Bereiziki emakumeei zuzendutako sare sozialez ari gara, eta sare sozial horiek eratzeko erabiltzen den aitzakia, edo erabiltzaileak batzen dituen gaia, moda eta erosketak dira. Ikerketen arabera, Erresuma Batuko emakumeen zaletasunik handiena erosketak egitea da, eta horretan ematen dute emakume gehienek euren denbora librea. Gainera, esaten dute emakumeak erosketak egiterakoan gehiago fidatzen direla lagunen aholkuekin dendariak edo estilistak ematen dituztenekin baino. Bi elementu horiek lotuta, modaren inguruko interneteko sare sozialak ondorio logikoa dira. Hasieran facebook plataforman ikusi zen tendentzia honen potentziala: aplikazio txikien bidez, erabiltzaileek modaren inguruko iritziak eta aholkuak konpartitzen zituzten; orain, bereiziki horretarako web-guneak sortu dituzte, eta arrakasta izugarria izaten ari dira Erresuma Batuan eta Amerikako Estatu Batuetan. Horren adierazle aipagarriena Osoyou.com plataforma da. Iazko udazkenean sortutako sare sozial honek 11.000 erabiltzaile ditu dagoeneko. Erabiltzaileek profila osatu eta arropa erosteko aukera dute. Baina ez hori bakarrik: arropa ezberdinak aukeratu eta "outfit" edo arropa konbinazio ezberdinak sor ditzakete, beste erabiltzaileekin konpartitu eta haiek iritzia eman dezaten, panpin "rekortableen" antzera. Badira ere modaren ikur diren erabiltzaileak, emakume famatuak noski. Bisita gehien dituen profila Kate Mossena da, eta bigarrena Vicky Bekhamena. Hor daude ere Dita Von Teese, Amy Winehouse eta Beyonce. Tendentzia indartsua dirudi, Erresuma Batuko denda-kate handiak Osoyoun daudelako, eta sare sozial hauen atzean moda aldizkariak daudelako ere. Osoyou, ingeleseko Oh, so you! esanmoldetik dator, "hain zu" edo "zure estiloa" esan nahi du. Euskaraz, Dejavuko Nagore Telleriak esaten zuen moduan, "oso zu" bezala itzuli daiteke! ;-) Thisnext. com antzeko toki bat da. Han, arropaz gain, altzariak eta beste objetu batzuk ikusi eta eros daitezke. Beldurrik handiena ematen duen atala hau da, Google maps-en bidez unean bertan nork zer erosi duen adierazten duen aplikazioak. Nazkagarria da generoaren industriek (arropa kateak, kosmetiko etxeak, zirugia, aldizkariak...) nola ari diren bipuntuzero herramintak erabiltzen euren mesederako. Pena ematen dit, internet aparteko aukera delako emakume askorentzat gauzak ikasteko unibertsitatera edo beste inora joan gabe, aukera izugarriak ematen dituelako gauza berriak egiteko, eta horren ordez kontsumoaren eta modaren gora-behera zentzugabeekin liluratu nahi gaituzte! ai ama! gu ere bukatuko dugu horrelako tokietan deboratxoa galtzen? 01/04/2008 22:07. autora: placida. *artículo - URL completa*. Tema: Tendentzieroa No hay comentarios. Comentar. 04/03/2008Parafernalia galeriaren inaugurazioaZapatuan, martxoak 1, ireki zen Parafernalia galeria Donostiako Sanchez Toca kalean (1. zenbakian). Lehenengo erakusketa osatzeko, bi izen: Imanol Azpiroz margolaria eta Javi Cobo argazkilaria. Bien lanen arteko kontrasteak emaitza bikaina eman zuen, eta bertara hurbildu ziren lagunei asko gustatu zitzaizkien bi artisten lanak. Gainera, katering paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen, A fuego negroko Aitor eta Amaiak prestatu baitzuten janaria: gazpatxoa urdaiazpiko malutekin, patata-tortila, arrozesnea mango eta mentarekin eta txokolate mousa, mmmmm.... zoragarria! ;-D Parafernalia galeria Mikel Arbizaren proiektu berria da artearen eta kaleko kulturaren esparruan. Artelanak saltzeaz gain, skate taulak, street-art egiteko materiala, arropa eta diseinuzko jostailuak egongo dira eskuragai. 04/03/2008 10:20. autora: placida. *artículo - URL completa*. Tema: Tendentzieroa Hay 2 comentarios. 25/01/2008Déjà vu irratsaioaren web orria martxan!Irailean iragarri nuen kolaboratzaile bezala hasiko nintzela Euskadi Irratiko Deja vu programan. Ia lau hilabete pasa dira, eta poz-pozik nago esperientziarekin. Nik egiten dudan tartea "tendentzieroa" du izena (hortik blog honen gaien artean sartu dudan kategoria) eta egia esateko arazotxoak ditut "tendentzia" kontzeptuarekin, inoiz uhinetan esan dudan bezala: ez dut tendentzietan sinisten, gauzak saltzeko estrategia direla uste dudalako. Horregatik, mintzagai ditugun tendentziak dohanekoak izan daitezen saiatzen naiz, teknologia berriak, feminismoa eta musika oinarri hartuta. Duela aste batzuk ezkeroztik, programaren web orria jarri dute martxan. Irratsaioaren osagarri ezinhobea dela iruditzen zait, audio artxibo ugari baitago, euskal blogosferaren aurkibide zabala, eta beste hamaika kontu. Toshiro kolaboratzailearen tarteak entzuten orduak pasa ditut; ondarrutar hauek mundialak dira! Zenbat barre egiten duen Nagorek Toshirorekin! ;-D Tendetzieroa entzuteko aukera ere badago, Fonoteka atalean, Yoko Ono, Downshifting, Hiri infiltrazioak, Britney Spears eta Paulee rap abeslariari buruzkoak, besteak beste. Ez daukat podcast egin beharrik, hau zortea! ;-) 25/01/2008 11:11. autora: placida. *artículo - URL completa*. Tema: Tendentzieroa No hay comentarios. Comentar. 07/01/2008Janari bilketa Saharako errefuxiatuen kanpamenduen alde Urtarrilaren 31 arte janaria eta konpresak biltzen ari dira Euskal Fondoarekin harremanak dituzten 60 udalerrietan Tindoufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Iaz "Otsailak 27" kanpamenduan 4 egun eman genituen Saharako Emakumeen Batasun Nazionalak antolatutako V. Kongresuan. Bidai hori egin eta gero, gabonetako kanpaina honek esanahi berria dauka niretzat. Sahararrak ezagutzea, eta bizi duten bidegabekeria eta egoera latza aurrez aurre topatzea, esperientzia erabakigarria izan zen. Marokiar okupazioa ezkeroztik 30 urte pasa eta gero, nazioarteko laguntza murrizten ari da, egoera politikoa ez dirudi onerako bide erraza duenik, eta janari eta beste gaien falta ikaragarria dago. Iazko karabanak 250 tona janari bildu omen zituen. Aurtengoan kopuru hori gainditzea da helburua, eta biltzen ari diren gaiak berriz, honakoak:
07/01/2008 13:28. autora: placida. *artículo - URL completa*. Tema: Tendentzieroa No hay comentarios. Comentar. 13/10/2007Downshifting, bizitzarako alternatibakNola ezagutu nuen downshifting hitza: berdintasun teknikari lanetan, testu batean irakurri nuen gizonek euren pribilegioen gaineko downshiftina egin behar dutela. Hitz horrek zer esan nahi zuen jakinminez, interneten begiratu nuen. Zer da downshiftina? Oso erraza, murrizketak egitea. Downshiftina edozein alorretan aplika dezakegu: adibidez tabakoaren downshiftina, estresaren downshiftina, baina downshiftin guztien ama kontsumoaren downshiftina da, azkenfinean denak hartzen dituelako barne. Horrela, kontsumo etikoaren aldeko web orrietara iritsi nintzen, eta han unibertso berri bat topatu nuen: Freegan, Sindinero.org, Dohaineko dirua, oinarrizko errenta, denbora bankuak, banketxe etikoak… Nahi baduzue, gutxi batzuk ikusiko ditugu. Freegan: Freeganak Estatu Batuetan bizitzeko estrategia alternatiboak erabiltzen dituzten pertsonak dira. Estrategia horien oinarria ekonomia konbentzionalean parte hartze mugatua izatea, eta ahalik eta baliabide gutxien kontsumitzea da. Freeganak esaten dute hasieran produktu zehatzei boikota egiten hasi zirela, baina denborarekin konturatu zirela arazoa ez dela enpresa txar batzuk daudela, baizik eta arazoa sistema ekonomiko osoa dela, eros ditzakegun produktu gehienak eragin kaltegarriak dituztelako giza eskubideetan, ingurumenean, eta animalietan. Horrela, produktu jakin batzuk erosteari utzi ezean, ahalik eta produktu gutxien kontsumitzen saiatzen dira. Neurrigabeko kontsumoaren aurrean, freeganak hauxe proposatzen dute: elkarrekikotasuna, eskuzabaltasuna, kooperazioa eta askatasuna. Freegan hitza free (aske) eta vegan (beganoa) hitzen arteko nahasketa da. Beganoak animalietatik sortutako produktuak kontsumitzen ez dituzten pertsonak dira. Ez dute ez haragirik, ez arrainik (begetarianoak bezala), ez eta esnerik edo arrautzik jaten. Animaliekin saiatuak izan diren produktuak ere ez dituzte kontsumitzen. Freeganak oraindik haratago doaz, eta eragin gehiago hartzen dute kontuan, tartean lantegietako esplotazioa, airearen eta uraren kutsadura, komunitate indigenen lekualdatzea e. a. Filosofia horri jarraiki, freeganak bizitzeko hainbat estrategia dituzte: Horietako bat da zaborretatik gauza erabilgarriak biltzea (dumpster diving). Beraiek esaten dute kontsumo-gizarte honetan, pertsonak zakarrontzira botatzen dugunarekin bakarrik bizitzeko gai izango ginakeela, eta agian arrazoia dute. Horrela, lantegietako, hoteletako edo bulegoetako zaborretara jotzen dute gauzak biltzeko. Eta uste genezakeenaren kontra, biltzen dituzten tresnak benetan erabilgarriak, seguruak eta garbiak dira: bizikletak, bideoak, diskak, arropa, musika instrumentuak, janaria eta edaria, altzariak, jostailuak… denetatik. Horrela tresna horiek zabortegietara eraman ditzaten ekiditen dute, eta bigarren bizitza ematen. Tresnekin truke merkatuak egiten dituzte, beti ere gauzak diru-truk saldu gabe. Garraioari dagokionean, freeganak automobila ekiditen saiatzen dira, eta horren ordez trenetara salto egiten dute, auto-stopa praktikatzen dute, eta oinez, bizikletaz eta patinetean mugitzen dira. Freegan batzuk autoa erabiltzen dute, baina motorra aldatzen diote, eta diesel autoak greiselean bihurtzen dituzte. Greisela olio begetala da, normalean sukaldeetan erabilitako olioarekin egina. Bolondres taldeak daude, jendeari laguntzen diotenak diesel motorrak greiselerako egokitzen. Lo egiteko, freeganak eraikinen okupazioa aldarrikatzen dute. Beraientzat, pertsonen beharrak jabetza titulu abstraktuak baino garrantzitsuagoak dira. Abandonatutako eraikinetan sartu eta bertan komunitate bizitza antolatzeko aldekoak dira. Hirietan ere hortu eta lorategi kolektiboak zabaltzen dituzte, eta landatzen dutena jaten dute, denboraldiaren arabera. Freeganentzat, lana egitea sistema ekonomiko esplotatzailearen konplizea izatea da. Horrela, ahalik eta enplegu gutxien izaten saiatzen dira, eta horren ordez familiarekin egoteko, bolondres bezala lan egiteko eta politikoki antolatzeko denbora daukate. Diotenez, euren bizitzen gaineko kontrola hartzen dute, eta ez dira inoren morroi. Sin dinero.org: Bartzelonan eta Madrilen finkatutako taldea da, eta web orri bat dute dirurik gabe bizitzeko aholkuak emateko eta euren filosofia zabaltzeko. Beraien esanetan, kontrolik gabeko kontsumismoan murgilduta gaude: hainbeste duzu, hainbeste balio duzu. Hipoteka gero eta garestiagoak, umeen eskolaren kuotak, autoaren letrak, eta opor exotiko eta itsusiak... Kaka-pilo guzti hori aurrera eramateko osasuna kentzen diguten enpleguen morroi bihurtzen gara, eta enpresen irabaziak handitzen ditugu. Web honetan proposatzen dutena zera da:
13/10/2007 15:52. autora: placida. *artículo - URL completa*. Tema: Tendentzieroa Hay 2 comentarios. 08/10/2007Yoko Ono, sorgin bakezalea
Gerra hitz zatarra behin eta berriro entzuten ari garen egun hauetan, Battiatoren bandera txuria astindu eta Yoko Onori buruz hitz egiteko gogoa sartu zait. Artista japoniarra beti izan da bakearen defendatzaile sutsua, eta oraindik jarraitzen du, bere lanaren bidez eta egiten dituen adierazpen publikoetan ere. Azkena, Birmaniako monjeei helarazitako mezua. Yoko Ono ezaguna da John Lennonen alarguna izateagatik. Paradisuaren galera Evaren errua izan bazen, The Beatles taldea banatzea Onoren errua izan zela sinistu du jende askok urtetan. Cherchez la femme, esaten dute frantsesek. Hori ez da misoginia, ez horixe. Ono, horretaz jabeturik, Yes, I'm a witch izeneko diskoa kaleratu du aurten. Azken urteetan konposatu eta grabatu dituen abestiak hartu, eta egungo musikariei bidali dizkie haiek bertsio berriak egiteko. Horrela, Ono eta hainbat talderen nahasketa bitxiak biltzen dituen diskoa sortu dute, freskoa eta borobila. Bernahasketak egin dituzten artisten artean, Peaches, Le Tigre, Flaming Lips, Antony and the Johnsons, Spiritualized, e.a. ![]() ![]() Horrez gain, eta agian Yes, I'm a witch proiektuak izan duen harrera onari esker, Open your box izeneko bigarren argitalpena egin du Onok, birnahasketa gehiagorekin. Azken hauek, 2001 urtea ezkeroztik Pet Shop Boys, Felix Da Housecat, Basement Jaxx eta Danny Tenaglia bezalako artistek egindako nahasketak biltzen ditu. Aipagarria iruditzen zait artista hauek guztiak Onoren kantak bernahastu eta diskoetan parte hartu nahi izatea, dudarik gabe artista japoniarra miresten dutelako, eta Yes, I'm a witch deklarazioan babestu nahi izan dutelako, zor zaiona aitortuaz. Artearen eremuan, jende gutxik daki Yoko Ono artista garrantzitsua zela John Lennon ezagutu baino lehen. 60ko hamarkadako abagoardietan parte hartu zuen, Fluxus taldearekin batera, eta punk mugimenduaren aitzindaria izan zen. Duela gutxi Gasteizen eta Bilbon izan diren erakusketatan (Switch on the power Gasteizko Montehermoson, eta Kiss Kiss Bang Bang Bilboko Arte Eder museoan, biak ere Xabier Arakistain komisario zutela) Yoko Onoren bideo-lanak ikusteko aukera izan dugu. Montehermosoko erakusketan, Onochord mezuaren inguruko dokumentalak bereiziki hunkitu ninduen. Orduz geroztik linternatxoa hartu eta Onochord mezua egiten dut noizean behin, adibidez Saharako kanpamentuetara iritsi nintzenean. Ikusi bideoa eta ulertuko duzue: Kiss Kiss Bang Bang erakusketa ezinhobean berriz, Onoren Cut Piece performance famatua ezagutzeko parada izan genuen. Bi telebista pantaila handietan performance bera ikusi zitekeen, lehena 1965 urtean New Yorkeko Carnagie Hall aretoan egina Vietnameko gerra salatzeko, bigarrena 2003an Parisen eta Irakeko gerraren aurka. Ikusleak eszenatokira igotzen dira eta artazi batzuekin Onoren arropa mozten dute (ohial zatia posta-txartel bat baino txikiagoa izan behar da). Artista ez da ia mugitzen, baina arropa mozten duten pertsonek eragiten dizkioten sentimenduak bere aurpegian ageri dira. Azkenean, biluzik geratzen da. Oharra: Goian ipini dudan bigarren bideoa ikusle batek grabatua dirudi, eta ez da performance osoa ikusten. Onok bakearen alde eta gerraren kontra beste hainbat ekimen egin ditu azken urteotan. Adibidez, 2003an Londreseko Picadilly Circus plazan publizitate panel handi bat alokatu zuen "Imagina ezazu jendea bakean bizitzen" leloa zabaltzeko, eta egunkarietan ere "Irudikatu bakea... 2003ko udaberria" mezua ezarri zuen. Wikipedian diotenez, Onoren obra gehiena honako gaien ingurukoa da: pentsamendu askatasuna, bakea, sexismoaren, arrazakeriaren eta homofobiaren salaketa, eta eguneroko gauza txikiek eragiten dizkiguten sentsazio handiak. Bere artearen ezaugarririk aipagarriena eragin handia lortzeko erabiltzen duen baliabide ekonomia da. Aurretik landutako elementuak berreskuratzen ditu lan berrietan, moldatuaz eta esanahi berria emanaz. Yoko Onok 74 urte ditu, baina nik esango nuke inoiz ez dela hain gaztea izan. Yoko maitea: WE-LOVE-YOU. 08/10/2007 00:39. autora: placida. *artículo - URL completa*. Tema: Tendentzieroa Hay 3 comentarios. |
Temas
Archivos
Enlaces |