Blogia
^^ placida ^^

Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan, jardunaldiak Bilbon

Badirudi haize feminista berriak dabiltzala Bilboko Kazetaritza Fakultatean. Emakumeok komunikabideetan dugun ikusgaitasunari buruzko jardunaldi batzuk antolatu dituzte. Hau da, antolatzaileen esanetan, jardunaldien helburua:

Gure helburu nagusia emakumeek historikoki zein gaur egun hedabideetan izan/izaten duten presentziaren inguruan gogoeta bultzatzea da, bai komunikabide tradizionaletan zein informazio-teknologien aroa deiturikoan ere.

Hori aztertzeko, telebista, irrati eta prentsan atal ezberdinetan (idaz-lanetan, ekoizpenean edo/eta kudeaketan) lan egiten duten emakumeek beren esperientzia lehenengo pertsonan azaltzea nahi da, baita horren inguruan parte-hartzaileek ideia ezberdinak planteatu eta eztabaidatu ere: horretarako, hitzaldiak ez ezik, bi mahai-inguru planteatzen dira aurkezturiko programan.
Beste aldetik, eta teknologia berriek eta bereziki Internetek emakumeen sare sozial zein komunikazio-amaraunak sortzeko eskaintzen dituen aukerak ere ikergai izango dira jardunaldi hauetan. Hori dela eta, alde batetik, ziberfeminismoa deituriko fenomenoari buruz gogoeta egiteko eskaintza aurkezten da, sarean genero-ikuspuntutik sortzen ari diren iniziatiben bultzatzaileen eskutik. Horretaz gainera, parte-hartzaileek komunikazio-sareak sortzeko Interneten eskuragai dituzten tresnak ezagutzeko eta lantzeko aukera izango dute arratsaldeko tailerretan.

Tailer hauetan datza iniziatibaren berritasuna orain arte komunikazio-alorrean egindako generoaren hurbilketa, Internetek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten tresna berriak genero ikuspuntutik erabiltzeak komunikazio-bide berriak zabaltzeaz gain, intzidentzia handia baitute medio tradizionalen ohituretan, Ameco, Les Penelopes edo beste esperientziek erakusten duten bezala.

Bihar hasiko dira, beraz blog hau ez da oso komunikabide eraginkorra honen berri emateko ;-)

Ostegunean egingo den blogosfera feministari buruzko mahai inguruan izango naiz June Fernandez eta Katixa Agirrerekin batera (saiatuko naiz ondoren post bat idazten). Aukera polita Katixa ezagutu eta gai hauei buruz hitz egiteko. Hauxe da egitarau osoa:

Non: Leioako Campus-eko Liburutegian

 

Urriak 13 Octubre

9:00: Material eta akreditazioen banaketa.

9:15: Jardunaldien aurkezpen-ekitaldia.

10:00 – 11:00: Gu eta haiek, emakumeak hedabidetan

Hizlaria: Itxaso Fernandez, Kazetaritza Saileko irakaslea.

11:00-11:30 Kafe-atsedenaldia

11:30-14:00: Hedabide trazidionalen ikuspegi desberdinak genero auzitan

Partaideak:

Maite Asensio, Berriako kazetaria.

Goizalde Landabaso, Euskadi Irratiko kazetaria.

Naroa Iturri, Hamaikako kazetaria.

Moderatzailea: Maria Ganzabal, Kazetaritza Saileko irakaslea.

15:30-18:30Sare sozialak lantzen genero ikuspuntutik: Ciberfeminismo eta blogosfera (tailerra)

Lekua: Leioako Liburutegiko Informatika-gela (5. solairuan)

Irakasleak: Arantza Gutierrez, Iratxe Fresneda, Itxaso Fernández

 

Urriak 14 Octubre

9:00-10:00: Zinemak ere emakumea irudikatzen du.

Hizlaria: Iratxe Fresneda; Ikus-entzunezko Komunikazio Saileko irakaslea, zineman aditua eta zenbait komunikabidetako zine-zutabeen idazlea

10:00- 11:30: Blogosfera feminista: zenbait adibide

Partaideak:

June Fernandez; Kazetarion Berdinatasuna Sareko kidea, Mari kazetari blogaren egilea eta SOS Arrazakeria-ko kidea.

Katixa Agirre; idazlea, blogaria eta EHUko irakaslea.

Irene Ormazabal; kazetaria, Placida blogaren egilea eta Masterkas eta Plazandreok blogen partaidea.

Moderatzailea: Estefanía Jimenez, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate-Saileko irakaslea eta El Audímetro blogaren egilea.

11:30 12:00: Kafe-atsedenaldia

12:00- 13:00: Irratia, hedabide femeninotik ahots feministara.

Hizlaria: Arantza Gutierrez Paz, Ikus-entzunezko Irakaslea.

15:30-18:30Sare sozialak lantzen genero ikuspuntutik: Ciberfeminismo eta blogosfera (tailerra)

Lekua: Leioako Liburutegiko Informatika-gela (5. solairuan)

Irakasleak: Arantza Gutierrez, Iratxe Fresneda, Itxaso Fernández

*Hitzaldi guztiak euskaraz egingo dira./Todas las conferencias son en euskara.

**Informazio gehiago: http://www.ehu.es/ehusfera/ikusgaitasuna/


¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres

0 comentarios

¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres