Blogia
^^ placida ^^

Zinemateka etb3-an

Pasa den ostegunean estreinatu zen Zinemateka, etb3ko saio berria. Ostegunero, pelikulak emitituko dituzte jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin, eta ez edozein pelikula, baizik eta benetako zinema, aukeratutako filme sorta berezia. Horrez gain, pelikularen ostean tertulia bat egingo dute haren nondik-norakoak komentatzeko, eta ondoren filme labur batekin itxiko dute saioa.

Lehenengo bi saioetako tertulietan parte-hartzeko zoriona izan dut, eta esperientzia oso atsegina izan da. Saioa martxan jarri duen lan-taldea oso profesionala da, eta plazer handia da ikustea zeinen gogo eta ilusioarekin egin duten programa. "Peloteoa" dirudi, baina bene-benetan diot ;-)

Saioak presentzia dauka Facebook eta Twitterren. Pasa den osteguneko tertulia, Faster Pussycat, Kill, Kill! filme izugarriari buruzkoa, online ikusi daiteke hemen. Tamalez inoiz ez dut idatzi Tura Satanari buruz, baina tira, garaiz zaudete filma ikusi eta super-emakume hau ezagutzeko. Hauxe da datozen ostegunetan Zinematekan emitituko dituzten filmak:

  • Things you can tell just by looking at her (Rodrigo García, 2000), 
  • Henry: portrait of a serial killer (John McNaughton 1986), 
  • Casa de los babys (John Sayles, 2003), 
  • Klass (Ilmar Raag, 2007), 
  • Berlin (Julian Schnabel, 2007), 
  • Code 46 (Michael Winterbottom, 2003), 
  • Hurlyburly (Anthony Drazan, 1998), 
  • Dead man (Jim Jarmusch, 1995), 
  • Mauvais sang (Leos Carax, 1986), 
  • The Dangerous Lives of Alter Boys (Peter Care, 2002), 
  • Mona Lisa (Neil Jordan, 1986) 
  • Donnie Darko (Richard Kelly, 2001)
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres

0 comentarios

¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres