Blogia
^^ placida ^^

punka bueltatu da euskal telebistara..... burp!

punka bueltatu da euskal telebistara..... burp!

"The young ones" amaitu zenetik, nere ustez ez dute ezer benetan interesgarria eman euskal telebistan. Duela gutxi arte. Etb3 kate berriarekin batera, Burp! saioa hasi da, My Jok kolektiboak ekoiztua. "The young ones"en antzeko punk izpiritua du saioak, baina hemengoa eta oraingoa. Ez dago platorik, ia ia ez dago aurrekonturik, baina bada aurkezlea, eta berarekin elkartzen diren hamaika pertsonaia txoro. Batzuk errepikatzen dute, eta benetako klasikoak bihurtzen ari dira, adibidez Iagobart, Karima, Ibai... eta gure Mischa Canibal.

Artearen ikutua ere badu programak, baina zorionez ez da Eitb Kultura. Burp!en edo zentzugabea, aldrebesa, surrealista eta erabat txoroa da, edo ez da. Hemen ez digute matraka emango ezdakitzetxorakeriari buruz hausnarketa egin dezagun.

Burp! korroskada esan nahi du ingelesez, eta baita ere basque underground report. Burpatu aditza asmatu dute.

My Jok kolektiboa Maiana Agorrody (Lady My) eta Jokin Etcheverriak (Mister Jok) osatzen dute. Biak dotoreak eta iparraldeko doinuarekin hitz egiteak ematen duen charme berezi horren jabeak.

Eitbren web orriak ez du ezertarako balio.

¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres

2 comentarios

pepita -

behar zen horrelako zerbait!muxu erraldoi bat politt hori!

Mischa Canibal -

Eskerrik asko nire bideoa linkatzegatik, guapaaa!

;D
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres