^^ placida ^^

** ciberfeminismo ** música ** empoderamiento ** disidencias varias ** blogging **

Se muestran los artículos pertenecientes a Abril de 2008.

Resumen

Osoyou eta fashionisten sare sozialak

Tendentzi berrien inguruan informazio iturri gisa erabiltzen dudan What's next blogan sare sozial berri batzuen berri izan dut, eta egia esateko, ikaratzeko modukoa da. Tendentzia berri honen izena shopcasting da, erosketen retransmisioa antzeko bat adierazten du.

Bereiziki emakumeei zuzendutako sare sozialez ari gara, eta sare sozial horiek eratzeko erabiltzen den aitzakia, edo erabiltzaileak batzen dituen gaia, moda eta erosketak dira. Ikerketen arabera, Erresuma Batuko emakumeen zaletasunik handiena erosketak egitea da, eta horretan ematen dute emakume gehienek euren denbora librea. Gainera, esaten dute emakumeak erosketak egiterakoan gehiago fidatzen direla lagunen aholkuekin dendariak edo estilistak ematen dituztenekin baino. Bi elementu horiek lotuta, modaren inguruko interneteko sare sozialak ondorio logikoa dira.


Hasieran facebook plataforman ikusi zen tendentzia honen potentziala: aplikazio txikien bidez, erabiltzaileek modaren inguruko iritziak eta aholkuak konpartitzen zituzten; orain, bereiziki horretarako web-guneak sortu dituzte, eta arrakasta izugarria izaten ari dira Erresuma Batuan eta Amerikako Estatu Batuetan. Horren adierazle aipagarriena Osoyou.com plataforma da. Iazko udazkenean sortutako sare sozial honek 11.000 erabiltzaile ditu dagoeneko. Erabiltzaileek profila osatu eta arropa erosteko aukera dute. Baina ez hori bakarrik: arropa ezberdinak aukeratu eta "outfit" edo arropa konbinazio ezberdinak sor ditzakete, beste erabiltzaileekin konpartitu eta haiek iritzia eman dezaten, panpin "rekortableen" antzera.


Badira ere modaren ikur diren erabiltzaileak, emakume famatuak noski. Bisita gehien dituen profila Kate Mossena da, eta bigarrena Vicky Bekhamena. Hor daude ere Dita Von Teese, Amy Winehouse eta Beyonce. Tendentzia indartsua dirudi, Erresuma Batuko denda-kate handiak Osoyoun daudelako, eta sare sozial hauen atzean moda aldizkariak daudelako ere. Osoyou, ingeleseko Oh, so you! esanmoldetik dator, "hain zu" edo "zure estiloa" esan nahi du. Euskaraz, Dejavuko Nagore Telleriak esaten zuen moduan, "oso zu" bezala itzuli daiteke! ;-)

Thisnext. com antzeko toki bat da. Han, arropaz gain, altzariak eta beste objetu batzuk ikusi eta eros daitezke. Beldurrik handiena ematen duen atala hau da, Google maps-en bidez unean bertan nork zer erosi duen adierazten duen aplikazioak. Nazkagarria da generoaren industriek (arropa kateak, kosmetiko etxeak, zirugia, aldizkariak...) nola ari diren bipuntuzero herramintak erabiltzen euren mesederako. Pena ematen dit, internet aparteko aukera delako emakume askorentzat gauzak ikasteko unibertsitatera edo beste inora joan gabe, aukera izugarriak ematen dituelako gauza berriak egiteko, eta horren ordez kontsumoaren eta modaren gora-behera zentzugabeekin liluratu nahi gaituzte! ai ama! gu ere bukatuko dugu horrelako tokietan deboratxoa galtzen?

entzun artikulu hau Dejavuko fonotekan

Etiquetas: , , ,

01/04/2008 22:07. autora: placida. *artículo - URL completa*. Tema: Tendentzieroa No hay comentarios. Comentar.

Nosotras y el deporte

Voy a inaugurar una nueva categoría en este blog en honor a mi colega eskupi, que ha empezado un blog muy interesante dedicado al deporte desde la perspectiva de género. Eskupi es pelotari, futbolera y feminista, y afortunadamente para el mundo ahora es una netiana. Durante las sesiones del taller de blogs y comunicación digital de la escuela de empoderamiento de ermua, eskupi dio con un artículo del blog de ptqk sobre fútbol y política, titulado a segunda ya. La pobre estaba indignada con el sacrilegio de desearle al athletic que baje a segunda, y casi me mata cuando vio mi comentario de "la real también a segunda ya!" ;-)

Nunca me ha interesado mucho el deporte. Es más, he tenido una relación bastante mala con él. En cambio ahora empiezo a replantearme esa relación, y esto es por dos razones: una, la perspectiva feminista, y otra, el paso de los años. No es que crea que sólo el hecho de devenir mujer sea la causa de mi antipatía hacia los deportes; sin duda hay también otros factores, pero está claro que desde pequeñas lo que se esperaba de nosotras en el ámbito deportivo era bien diferente de lo que se esperaba de los chicos. En la adolescencia, algunas nos convertimos en pánfilas espectadoras de nuestros novietes futbolistas, y ya en la edad adulta recibimos la presión del ejercicio no por nada, sino para estar bien monas y con las carnes prietas. El mensaje que se nos envía constantemente es que las mujeres tenemos que hacer deporte para resultar deseables, un cuerpo para otr@s, mientras que la actividad deportiva masculina tiene mucho más de superación personal, competitividad, fuerza, gloria, libertad...

Algunas compañías deportivas van mucho más allá y nos dicen que si no hacemos deporte no nos quedará más remedio que pasar por el quirofano para solucionar lo nuestro. Así se aseguran de que consumamos sus productos; luego ya si no vamos al gimnasio se la pela... Lejos de ese consumismo (o al menos tratando de evitarlo), empiezo a sentir la necesidad de mover un poco más el cuerpo y un poco menos el cerebro, aunque lo mío me cuesta: andar, ir a la piscina al menos una vez por semana...

Al mismo tiempo, cada vez me interesan más las mujeres deportistas y el deporte desde la perspectiva de género. Tenemos que encontrar actividades deportivas placenteras, que vayan con nosotras; que sean más cooperativas y menos competitivas... Como la Lilaton, que este año ha celebrado su 19. edición. ¡El año que viene la corremos! ¡Y un besazo para eskupi! ;-D

"Yo Cyniska, descendiente de los reyes de Esparta, coloco esta piedra para recordar la carrera que gané con mis rápidos pies, siendo la única mujer de toda Grecia en ganar" Inscripción hecha por Cyniska, la primera atleta de la que se tiene noticia

11/04/2008 21:07. autora: placida. *artículo - URL completa*. Tema: Kirola Hay 4 comentarios.

Las angelas de properly :D

Euskal Herriko IV Jardunaldi Feministak, Portugalete, apirilak 13

15/04/2008 21:42. autora: placida. *artículo - URL completa*. Tema: Placi.tv Hay 2 comentarios.

Blogoneskak, blogari feministen topagunea

igandeko

Joan den asteburuan izandako Jardunaldi Feministen inguruan hitz egiteko denborarik ez dut izan aste osoan. Bertan egon ziren eta blogariak diren beste batzuek egin dituzte kronikatxoak, adibidez Pripublikarrek, Medeak, Aitziber Eguskiza (azkenean ezagutu dugu elkar! Sonrisa), Zubiak Eraikitzen, June Fernandezek, Sareinakekoek...

plenario de conclusiones

Aitziberrek esan duen moduan eta uste dut ia denok konpartitzen dugun sentimendua dela, jardunaldiak "subidoia" izan dira. Subidoia bildutako emakume kopuruagatik (1.300-1.500 lagun), eta batez ere egon den giro beroarengatik. Pentsatzeko eta jarduteko modu desberdinak bai, baina denok "barku berean", patriarkatuaren (edo heteropatriarkatuaren) kontrako borrokan, edo diskriminaziorik gabeko jendarte baten eraikuntzan. Gaietan sakontzen badugu, "subidoia" ez da horren handia, erronka izugarriak baititugu, baina gutxienez emakume askok, eta gazte askok ere bai, argi dugu zerbait egin behar dugula gauzak aldatzeko. Niretzat lehenengo jardunaldiak izan dira eta lasai hartzen saiatu nintzen, begiak eta belarriak ondo irekitzen, horrelako jardunaldiak nolakoak diren ikasteko. Esperientzia ederra izan da, eta poz-pozik nago joan izanagatik.

manifestazioa arriagan

Plazandreokeko Maider Zilbetik, Arantxa Olañetak eta nik ziberfeminismoaren inguruko ponentzia prestatu genuen jardunaldietarako. Jende gutxi hurbildu zen, koinzidentziak izan zirela medio: aldi berean egin ziren beste ponentzia eta tailer interesgarriak: Sareinakek antolatutako euskal blogosfera feministaren inguruko tailerra, Pripublikarrak Rolling Rollak proiektu berriarekin, Medeak y sus aullidos de cuerpos insumisos, Aldarteren tailerra lesbianen bisibilitatearen gainean eta batez ere, nazio gatazka, arreta gehien piztu zuena, uste dut.

Hala eta guztiz ere, ponentzia aurkeztu aurkeztu genuen, eta oso giro lasaiean, agian emakume kopuru txikiagatik (15 bat). Adin ezberdinetako emakumeak hurbildu ziren, batzuk gaiari buruz pentsatu eta irakurri dutenak, beste batzuk blog feministak existitzen zirenik ere ez zekitenak. Zientzia irakasle bat ere etorri zen. Gauza interesgarriak atera ziren: adibidez, Galiziatik etorritako gazte batek esan zuen emakumeen teknofobia gure gorputzarekiko ikasarazi dizkiguten tabu eta beldurrekin zerikusia duela, eta, orohar, nik uste dut denok ados geundela gauza batzuetan: teknologia berrien munduak sexismoa errepikatzen duela esparru berri batean, eta ekintza politikorako tresna berriak ditugula eskura, aukerak aprobetxatu behar ditugula, bestela berandu egingo zaigulako, historiako beste une batzuetan gertatu den bezala (adibidez hezkuntzarekin, edo hiritartasun eskubideekin). Asko poztu nintzen Aitziber ezagutzeaz, ponentzia amaitu arte ez zuen esan bera zenik! Gaur goizean elkar ikusi dugu berriro, feminismoa eta multikulturalismoaren gaineko mintegian. Han zegoen ere June Fernandez, blogosferatik ezagutzen dudan beste feminista bat. Emakume hauek ezagutzen ikasi dudan beste gauza bat zera da: blogosferako edo sare birtualen bidezko harremanak ez direla bakarrik sarera mugatzen, sarean gauden feministok aktiboak garela beste esparru askotan ere. Sarea ekintza horien osagarri bat da, eta beste ziberfeminista batzuentzak, ekintza eremu bakarra izan daiteke ere.

Bukatzeko, Blogoneskak proiektu berria aipatu behar det. Sustatun agertu denetik jende pilo batek ezagutzen du, eta euskadi irratitik deitu digute elkarrizketa bat egiteko honen gainean, badirudi beraz ekimenak interesa piztu duela. Web tokia Matildeh Selavyk eta biok egin dugu, baina proiektuak aurrera egiteko energia gehien jarri duena Sareinakeko Amaia izan da, lan eginarazi gaituena. Blogoneskak euskaraz idatzitako blog feministak biltzen ditu, blog bakoitzean argitaratutako azken artikuluari estekak eginez (Garako Gaur8 blogosferaren erara, edo Lo personal es político portalaren antzera). Proiektua zabaldu ahala, askoz ere blog gehiago gehituko direla espero dugu, eta sarean dabiltzan emakume ta gizon euskaldunentzat erreferentzia toki bat izatea gustatuko litzaiguke. Polita da ikustea azkenengo titularren bidez nola blogek antzeko gaiak lantzen ditugun baina ikuspuntu desberdinetatik, adibidez jardunaldiekin gertatu den bezala. Espero dugu proiektuak aurrea egitea! Guiño

 

Etiquetas: , , ,

20/04/2008 00:40. autora: placida. *artículo - URL completa*. Tema: ciberfeminismo Hay 3 comentarios.

Gainsbourg gainbegiratuz, diskoa eta kontzertuak

Iturriri esker iaz Gainsbourg Gainbegiratuz proiektuari buruz lehen aldiz jakin nuenean, urrian idatzitako artikulu batean Juankarri eskatu nion, oraindik elkar ezagutu gabe, koru batzuk egiteko gonbidatu nezala. Badirudi halako izpiritu batek nire desio gainbourfiloak betetzen dituela, eta hilabete batzuk geroago, Dejavu irratsaiorako Juankarrekin kontaktuan jarri nintzenean, kanta bat egiteko gonbitea luzatu zidan.

Glitter Souls taldearekin Lemon Incest kantatu eta ia 10 urte geroago (99 urte madarikatuan) inoiz ez nuke pentsatuko berriz ere horrelako egitasmo batean egongo nintzenik sartuta, baina merezi duela uste dut. Gainsbourg gainbegiratuz diskoa asteazkenean aurkeztu zen, eta benetan ondo dago; estilo ezberdinetako bertsioak biltzen ditu, adibidez Garirena (L’anamour), La Buena Vidako Mikel Agirrerenak (L’eau a la bouche eta Je t’aime moi non plus), Diego Vasallo (Je suis venu te dire que je m’en vais), Giorgio Bassmatti (L’hotel particulier), Enrike Mingo (Aux armes et caetera), Rafa Berrio (Sous le soleil exactement)... Hona hemen diskoaren tracklist osoa:

  1. L’anamour - Gari
  2. L’eau à la bouche - Mikel Agirre
  3. La javanaise - Urko Menaia
  4. Je suis venu te dire que je m’en vais
  5. La dècadanse - Saioa & Estanis
  6. Ballade de Johnny Jane - Jone Gabarain & Juankar Landa
  7. L’hotel particulier - Giorgio Basmatti
  8. Les cigarrillos - Txuma Murugarren
  9. Aux armes et caetera - Enrike Mingo
  10. Sous le soleil exactement - Rafa Berrio
  11. La chanson de prévert - Juankar Landa
  12. Vieille canaille - Santi Gasca
  13. Dieu fumeur de havanes - Luisa Etxenike & Jorge Carrero
  14. Je t’aime moi non plus - Amaia Intxausti & Mikel Agirre
  15. Dèpression au-dessous du jardin - Juankar Landa

Irudia Iturriri lapurtua ;-)

Proiektuak baditu hainbat puntu erakargarri: adibidez, lehen aldia izatea Gainsbourgen kantak euskaratzen direla, horrek diska hau desberdintzen baitu Gainsbourgi egin zaizkion beste omenaldietatik. Gainera, normalean euskaraz kantatzen ez duten artistak entzuteko aukera ematen digu, adibidez La Buena Vidako Mikel. Asko gustatu zaizkit egin dituen bertsioak (Je t’aime... izugarrizko hit-a da), eta zoragarria da bere ahots goxoa euskaraz entzutea, ia LBV animatzen den kantaren bat gutxienez euskaraz egiten hurrengo diskoan. Asko gustatu zait ere Le Mans taldeko Jone Gabarainen ahotsa entzutea Johnny Jane kantan, eta beste artista batzuk deskubritzea, adibidez Saioa.

Diskoa aurkezteko zuzenekoak ostiralean hasi ziren, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Han egon nintzen ni ere, Ne dis rien kantarekin, eta Joneren kanta egiten ere, berak ezin baitzuen Elgetara joan. Asko kostatu zitzaidan kanta hori egitea talde osoarekin, baina Ne dis rien hobeto atera zen. Bertan egon zirenek denetatik esan dute: batzuei gustatu zitzaien kontzertua, baina beste batzu oso kritiko agertu dira, eta entsaio gehiago behar direla argi daukate:

"Diskoa emanaldiaren aurretik erosi egin nuen eta zinez da ederra. Emanaldia, berriz, ez zen gutxienekora iritsi. Inguruan nuen jendea, nirekin eta niregatik igo zena kasu batzuetan, ni baino harrituago zegoen ikusi zuenarekin. Ezin baita 13 euro pagatu dituenari entsaio batera gonbidatu.

Zaila egin zen aurretik sarrerak saltzea, hori kontatzen du Iban Arantzabal antolatzaileak bere blogean. Eta zuzenekoa oso berde dago oraindik. Hurrengo hitzordua Victoria Eugenian dutela aintzat hartuz, ni kezkatuta egongo nintzateke taula gainera igo behar izanez gero. Bi gauza dituzte alde: denbora eta proiektua perla bat dela." (Iturrik esana)

Nik kontzertua barrutik eta kanpotik ikusi nuen, eta asko gustatu zitzaidan, uste dut ez naizela hain exijentea gauza horiekin, baina ulertzen dut sarrera ordaindu duen jendeak gutxieneko batzuk eskatzea. Hala eta guztiz ere, jendeak piska bat gehiago dantzatu beharko luke, eserita baldin bada ere! Guiño

Hurrengo kontzertua maiatzaren 7an izango da Victoria Eugenia antzokian, Donostian (glups!) eta momentuz iragarri duten azkena Azkoitin, Baztartxo antzokian (maiatzak 10).

Kontzertuan Eibarko bi blogari ezagutu nituen, Leire eta Elena, ia blogonesketan parte hartzen animatzen diren!

Entzun artikulu honen "podcast"a Dejavuko fonotekan, eta diskoaren kanta batzuk!

Etiquetas: , , ,

20/04/2008 12:24. autora: placida. *artículo - URL completa*. Tema: Música Hay 2 comentarios.

Lo que me perdí el viernes pasado...

...la inauguración dela expo de Judas Arrieta en Parafernalia,

...y la sesión de chico tóxico en el Arraun...

dena ezin da! pero me ha dicho un pajarito que nuestro DJ favorito se ha cogido un viernes al mes en el Arraun (territorio liberado ;-D), así que habrá más ocasiones de verle!

26/04/2008 20:44. autora: placida. *artículo - URL completa*. Tema: Eventos Hay 1 comentario.

Cornelia Sollfrank Artelekun!

Cornelia Solfrank artista ziberfeminista, "Female extension" obraren egilea, "egin zazu zeure ziberfeminismoa" esaldiaren idazlea, eta "the truth about cyberfeminism" testuaren autorea, besteak beste, Artelekun izango dugu hurrengo astean. Hain zuzen ere autoretzari buruz hitz egiten lagun dugun ptqk blogariarekin. Eta "processing the copy" izeneko tailerra ematen ere bai. Hona hemen informazio gehiago, Artelekuko web gunetik hartua:

Processing the Copy
Maiatzak 7tik 9ra
Tailerra

Bi eguneko lantegi honetan, Cornelia Sollfrank net.artista eta ziberfeminista alemaniarrak, dekonstrukziorako eta egiletasunaren berrasmaketarako hurbilketa teoriko eta praktikoak azaltzen ditu. Modernitatearen hasieratik, artistek etengabe egiletasun eredu tradizionalei desafio egin eta horiek eraldatzeko metodoak asmatu dituzte XX. Mendean zehar.
Metodo horien guztien artean dago collagearen kontzeptua, etengabe aldatu dena (Dada, Surrealismoa, Situazionismoa) eta, azkenean, dimentsio berri batera eraman dena euskarri digitalen sorreraren ondorioz (Sampling).

Bere net.art sortzaileekin, erdi automatikoki Internetetik material digitala biltzen duten programa informatikoekin, Sollfrankek Internetek material digitalaren iturri gisa duen garrantzia estetikoaz gain, XXI. mendean artea eskuratu eta hedatzeko muga kontzeptual eta legalak ere aztertzen ditu.

Lantegiko parte-hartzaileek Andy Warhol bezalako artista ezagunen pausoak erraz jarraitzen ikasiko dute, eremu gris legalean sartzen diren bitartean.


Free Culture Translations and authorship
Maiatzak 8, 19:00etan Artelekun
Mahai ingurua
Natxo Rodriguez
-ek moderatua.
Fran Ilich, ptqk eta Cornelia Sollfranken parte hartzearekin.

Etiquetas: , ,

30/04/2008 12:04. autora: placida. *artículo - URL completa*. Tema: ciberfeminismo Hay 5 comentarios.



Temas

Archivos

Enlaces

  • http://www.igualeseintransferibles.org/
  • http://plazandreok.blogspot.com
  • http://www.parafernalia.info
  • http://ptqkblogzine.blogspot.com
  • http://www.feministaldia.net
  • http://netlach.org/
  • http://masterkas.nireblog.com
  • http://lo-dice-diana-aller.blogspot.com/
  • http://www.aliciaahoraviveaqui.com/blog/
  • http://www.street-zinema.net/
  • http://www.embrujomarino.blogspot.com/
  • http://www.perros-callejeros.info
  • http://www.actiweb.es/lostresbotones/
  • http://www.blogoneskak.net
  • http://www.adfreeblog.org/
  • http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.5/es/


Visita mi página en street-zinema
Add to Technorati Favorites

Abril 2008 | ^^ placida ^^
Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.
Blogia apoya: Fundación Josep Carreras, y Evento Blog España. Vota en los Premios Bitacoras.com [Blog Oficial en LaInformacion.com]