^^ placida ^^** ciberfeminismo ** música ** empoderamiento ** disidencias varias ** blogging ** |
![]() |
|
Gainsbourg gainbegiratuz, diskoa eta kontzertuakIturriri esker iaz Gainsbourg Gainbegiratuz proiektuari buruz lehen aldiz jakin nuenean, urrian idatzitako artikulu batean Juankarri eskatu nion, oraindik elkar ezagutu gabe, koru batzuk egiteko gonbidatu nezala. Badirudi halako izpiritu batek nire desio gainbourfiloak betetzen dituela, eta hilabete batzuk geroago, Dejavu irratsaiorako Juankarrekin kontaktuan jarri nintzenean, kanta bat egiteko gonbitea luzatu zidan. Glitter Souls taldearekin Lemon Incest kantatu eta ia 10 urte geroago (99 urte madarikatuan) inoiz ez nuke pentsatuko berriz ere horrelako egitasmo batean egongo nintzenik sartuta, baina merezi duela uste dut. Gainsbourg gainbegiratuz diskoa asteazkenean aurkeztu zen, eta benetan ondo dago; estilo ezberdinetako bertsioak biltzen ditu, adibidez Garirena (L’anamour), La Buena Vidako Mikel Agirrerenak (L’eau a la bouche eta Je t’aime moi non plus), Diego Vasallo (Je suis venu te dire que je m’en vais), Giorgio Bassmatti (L’hotel particulier), Enrike Mingo (Aux armes et caetera), Rafa Berrio (Sous le soleil exactement)... Hona hemen diskoaren tracklist osoa:
Irudia Iturriri lapurtua ;-) Proiektuak baditu hainbat puntu erakargarri: adibidez, lehen aldia izatea Gainsbourgen kantak euskaratzen direla, horrek diska hau desberdintzen baitu Gainsbourgi egin zaizkion beste omenaldietatik. Gainera, normalean euskaraz kantatzen ez duten artistak entzuteko aukera ematen digu, adibidez La Buena Vidako Mikel. Asko gustatu zaizkit egin dituen bertsioak (Je t’aime... izugarrizko hit-a da), eta zoragarria da bere ahots goxoa euskaraz entzutea, ia LBV animatzen den kantaren bat gutxienez euskaraz egiten hurrengo diskoan. Asko gustatu zait ere Le Mans taldeko Jone Gabarainen ahotsa entzutea Johnny Jane kantan, eta beste artista batzuk deskubritzea, adibidez Saioa. Diskoa aurkezteko zuzenekoak ostiralean hasi ziren, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Han egon nintzen ni ere, Ne dis rien kantarekin, eta Joneren kanta egiten ere, berak ezin baitzuen Elgetara joan. Asko kostatu zitzaidan kanta hori egitea talde osoarekin, baina Ne dis rien hobeto atera zen. Bertan egon zirenek denetatik esan dute: batzuei gustatu zitzaien kontzertua, baina beste batzu oso kritiko agertu dira, eta entsaio gehiago behar direla argi daukate:
Nik kontzertua barrutik eta kanpotik ikusi nuen, eta asko gustatu zitzaidan, uste dut ez naizela hain exijentea gauza horiekin, baina ulertzen dut sarrera ordaindu duen jendeak gutxieneko batzuk eskatzea. Hala eta guztiz ere, jendeak piska bat gehiago dantzatu beharko luke, eserita baldin bada ere! Hurrengo kontzertua maiatzaren 7an izango da Victoria Eugenia antzokian, Donostian (glups!) eta momentuz iragarri duten azkena Azkoitin, Baztartxo antzokian (maiatzak 10). Kontzertuan Eibarko bi blogari ezagutu nituen, Leire eta Elena, ia blogonesketan parte hartzen animatzen diren! →Entzun artikulu honen "podcast"a Dejavuko fonotekan, eta diskoaren kanta batzuk! Comentarios » Ir a formulario
Eskerrik asko aipamenagatik, Placida. Dena den, ez gaude ados eta hori ere ondo dago. Nire apuntean esan bezala, uste dut minimo batzuk bete behar direla eszenatoki gainera igotzerakoan eta horiek ez ziren bete ostiralean (entsaio bat izan zelako, ez kontzertu bat). Pena, zeren eta asko estimatzen dut proiektua eta diskoa ere asko gustatu zait. Badakit ere oso zaila dela hainbeste jende koordinatzea, are gehiago medio gutxi dagoenean tartean. En fin... c´est la vie! Fecha: 20/04/2008 22:24. Autor: placida hurrengo kontzerturako blogari batzuk sobornatuko ditugu, jejeje :D Fecha: 22/04/2008 21:42. |
Temas
Archivos
Enlaces |