Blogia
^^ placida ^^

Blogoneskak, blogari feministen topagunea

igandeko

Joan den asteburuan izandako Jardunaldi Feministen inguruan hitz egiteko denborarik ez dut izan aste osoan. Bertan egon ziren eta blogariak diren beste batzuek egin dituzte kronikatxoak, adibidez Pripublikarrek, Medeak, Aitziber Eguskiza (azkenean ezagutu dugu elkar! Sonrisa), Zubiak Eraikitzen, June Fernandezek, Sareinakekoek...

plenario de conclusiones

Aitziberrek esan duen moduan eta uste dut ia denok konpartitzen dugun sentimendua dela, jardunaldiak "subidoia" izan dira. Subidoia bildutako emakume kopuruagatik (1.300-1.500 lagun), eta batez ere egon den giro beroarengatik. Pentsatzeko eta jarduteko modu desberdinak bai, baina denok "barku berean", patriarkatuaren (edo heteropatriarkatuaren) kontrako borrokan, edo diskriminaziorik gabeko jendarte baten eraikuntzan. Gaietan sakontzen badugu, "subidoia" ez da horren handia, erronka izugarriak baititugu, baina gutxienez emakume askok, eta gazte askok ere bai, argi dugu zerbait egin behar dugula gauzak aldatzeko. Niretzat lehenengo jardunaldiak izan dira eta lasai hartzen saiatu nintzen, begiak eta belarriak ondo irekitzen, horrelako jardunaldiak nolakoak diren ikasteko. Esperientzia ederra izan da, eta poz-pozik nago joan izanagatik.

manifestazioa arriagan

Plazandreokeko Maider Zilbetik, Arantxa Olañetak eta nik ziberfeminismoaren inguruko ponentzia prestatu genuen jardunaldietarako. Jende gutxi hurbildu zen, koinzidentziak izan zirela medio: aldi berean egin ziren beste ponentzia eta tailer interesgarriak: Sareinakek antolatutako euskal blogosfera feministaren inguruko tailerra, Pripublikarrak Rolling Rollak proiektu berriarekin, Medeak y sus aullidos de cuerpos insumisos, Aldarteren tailerra lesbianen bisibilitatearen gainean eta batez ere, nazio gatazka, arreta gehien piztu zuena, uste dut.

Hala eta guztiz ere, ponentzia aurkeztu aurkeztu genuen, eta oso giro lasaiean, agian emakume kopuru txikiagatik (15 bat). Adin ezberdinetako emakumeak hurbildu ziren, batzuk gaiari buruz pentsatu eta irakurri dutenak, beste batzuk blog feministak existitzen zirenik ere ez zekitenak. Zientzia irakasle bat ere etorri zen. Gauza interesgarriak atera ziren: adibidez, Galiziatik etorritako gazte batek esan zuen emakumeen teknofobia gure gorputzarekiko ikasarazi dizkiguten tabu eta beldurrekin zerikusia duela, eta, orohar, nik uste dut denok ados geundela gauza batzuetan: teknologia berrien munduak sexismoa errepikatzen duela esparru berri batean, eta ekintza politikorako tresna berriak ditugula eskura, aukerak aprobetxatu behar ditugula, bestela berandu egingo zaigulako, historiako beste une batzuetan gertatu den bezala (adibidez hezkuntzarekin, edo hiritartasun eskubideekin). Asko poztu nintzen Aitziber ezagutzeaz, ponentzia amaitu arte ez zuen esan bera zenik! Gaur goizean elkar ikusi dugu berriro, feminismoa eta multikulturalismoaren gaineko mintegian. Han zegoen ere June Fernandez, blogosferatik ezagutzen dudan beste feminista bat. Emakume hauek ezagutzen ikasi dudan beste gauza bat zera da: blogosferako edo sare birtualen bidezko harremanak ez direla bakarrik sarera mugatzen, sarean gauden feministok aktiboak garela beste esparru askotan ere. Sarea ekintza horien osagarri bat da, eta beste ziberfeminista batzuentzak, ekintza eremu bakarra izan daiteke ere.

Bukatzeko, Blogoneskak proiektu berria aipatu behar det. Sustatun agertu denetik jende pilo batek ezagutzen du, eta euskadi irratitik deitu digute elkarrizketa bat egiteko honen gainean, badirudi beraz ekimenak interesa piztu duela. Web tokia Matildeh Selavyk eta biok egin dugu, baina proiektuak aurrera egiteko energia gehien jarri duena Sareinakeko Amaia izan da, lan eginarazi gaituena. Blogoneskak euskaraz idatzitako blog feministak biltzen ditu, blog bakoitzean argitaratutako azken artikuluari estekak eginez (Garako Gaur8 blogosferaren erara, edo Lo personal es político portalaren antzera). Proiektua zabaldu ahala, askoz ere blog gehiago gehituko direla espero dugu, eta sarean dabiltzan emakume ta gizon euskaldunentzat erreferentzia toki bat izatea gustatuko litzaiguke. Polita da ikustea azkenengo titularren bidez nola blogek antzeko gaiak lantzen ditugun baina ikuspuntu desberdinetatik, adibidez jardunaldiekin gertatu den bezala. Espero dugu proiektuak aurrea egitea! Guiño

 

¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres

3 comentarios

Matilde Selavy -

Aupa blogoneskak!!!
;D

muakas!

Aitziber -

Polittori!
ezdut denborarik aurkitzen, patxadaz kontatzen jartzeko nere burua, pena atzo, pikutara joan zitzaidala igotzeko prestatutako guztia, baina, ia berriro jartzen naizen. "Blogoneskak" proiektu barri honek pare bat zorion merezi baititu nere blogaren bitartez. Ia gehiagotan eta denboraz egoten garen. Kriston politak zure argazkiak eta "post"a orokorrean!
merci

June -

Kaixo guapa! Esan duzun bezala, subidoi bat izan zen. Batipat ziberfeministak garenontzat kontaktu zuzen eta bero hori benetan garrantzitsua da, ezta?

Pena eman zidan teknologia berriei buruzko tailer eta ponentziak batera izatea. Ni Medeak eta Pripublikarrekin geratu nintzen, eta gai horri ere garrantzia eman zioten. Nire ustez, subidoiaz gain, internetera zabaltzeko apostu hori jardunaldietako gauza nabarmenetakoa izan zen. Eta aste bete pasata Tere Maldonadoren ikastaroa "la guinda" izan zen.

Asko pozten nau zeu ezagutzeak. Muxu asko
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres