Blogia
^^ placida ^^

Osoyou eta fashionisten sare sozialak

Tendentzi berrien inguruan informazio iturri gisa erabiltzen dudan What's next blogan sare sozial berri batzuen berri izan dut, eta egia esateko, ikaratzeko modukoa da. Tendentzia berri honen izena shopcasting da, erosketen retransmisioa antzeko bat adierazten du.

Bereiziki emakumeei zuzendutako sare sozialez ari gara, eta sare sozial horiek eratzeko erabiltzen den aitzakia, edo erabiltzaileak batzen dituen gaia, moda eta erosketak dira. Ikerketen arabera, Erresuma Batuko emakumeen zaletasunik handiena erosketak egitea da, eta horretan ematen dute emakume gehienek euren denbora librea. Gainera, esaten dute emakumeak erosketak egiterakoan gehiago fidatzen direla lagunen aholkuekin dendariak edo estilistak ematen dituztenekin baino. Bi elementu horiek lotuta, modaren inguruko interneteko sare sozialak ondorio logikoa dira.


Hasieran facebook plataforman ikusi zen tendentzia honen potentziala: aplikazio txikien bidez, erabiltzaileek modaren inguruko iritziak eta aholkuak konpartitzen zituzten; orain, bereiziki horretarako web-guneak sortu dituzte, eta arrakasta izugarria izaten ari dira Erresuma Batuan eta Amerikako Estatu Batuetan. Horren adierazle aipagarriena Osoyou.com plataforma da. Iazko udazkenean sortutako sare sozial honek 11.000 erabiltzaile ditu dagoeneko. Erabiltzaileek profila osatu eta arropa erosteko aukera dute. Baina ez hori bakarrik: arropa ezberdinak aukeratu eta "outfit" edo arropa konbinazio ezberdinak sor ditzakete, beste erabiltzaileekin konpartitu eta haiek iritzia eman dezaten, panpin "rekortableen" antzera.


Badira ere modaren ikur diren erabiltzaileak, emakume famatuak noski. Bisita gehien dituen profila Kate Mossena da, eta bigarrena Vicky Bekhamena. Hor daude ere Dita Von Teese, Amy Winehouse eta Beyonce. Tendentzia indartsua dirudi, Erresuma Batuko denda-kate handiak Osoyoun daudelako, eta sare sozial hauen atzean moda aldizkariak daudelako ere. Osoyou, ingeleseko Oh, so you! esanmoldetik dator, "hain zu" edo "zure estiloa" esan nahi du. Euskaraz, Dejavuko Nagore Telleriak esaten zuen moduan, "oso zu" bezala itzuli daiteke! ;-)

Thisnext. com antzeko toki bat da. Han, arropaz gain, altzariak eta beste objetu batzuk ikusi eta eros daitezke. Beldurrik handiena ematen duen atala hau da, Google maps-en bidez unean bertan nork zer erosi duen adierazten duen aplikazioak. Nazkagarria da generoaren industriek (arropa kateak, kosmetiko etxeak, zirugia, aldizkariak...) nola ari diren bipuntuzero herramintak erabiltzen euren mesederako. Pena ematen dit, internet aparteko aukera delako emakume askorentzat gauzak ikasteko unibertsitatera edo beste inora joan gabe, aukera izugarriak ematen dituelako gauza berriak egiteko, eta horren ordez kontsumoaren eta modaren gora-behera zentzugabeekin liluratu nahi gaituzte! ai ama! gu ere bukatuko dugu horrelako tokietan deboratxoa galtzen?

entzun artikulu hau Dejavuko fonotekan

¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres

0 comentarios

¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres