^^ placida ^^** ciberfeminismo ** música ** empoderamiento ** disidencias varias ** blogging ** |
![]() |
|
Parafernalia galeriaren inaugurazioaZapatuan, martxoak 1, ireki zen Parafernalia galeria Donostiako Sanchez Toca kalean (1. zenbakian). Lehenengo erakusketa osatzeko, bi izen: Imanol Azpiroz margolaria eta Javi Cobo argazkilaria. Bien lanen arteko kontrasteak emaitza bikaina eman zuen, eta bertara hurbildu ziren lagunei asko gustatu zitzaizkien bi artisten lanak. Gainera, katering paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen, A fuego negroko Aitor eta Amaiak prestatu baitzuten janaria: gazpatxoa urdaiazpiko malutekin, patata-tortila, arrozesnea mango eta mentarekin eta txokolate mousa, mmmmm.... zoragarria! ;-D Parafernalia galeria Mikel Arbizaren proiektu berria da artearen eta kaleko kulturaren esparruan. Artelanak saltzeaz gain, skate taulak, street-art egiteko materiala, arropa eta diseinuzko jostailuak egongo dira eskuragai. Comentarios » Ir a formulario |
Temas
Archivos
Enlaces |