Blogia
^^ placida ^^

Déjà vu irratsaioaren web orria martxan!

Dejavu programaren web orria

Irailean iragarri nuen kolaboratzaile bezala hasiko nintzela Euskadi Irratiko Deja vu programan. Ia lau hilabete pasa dira, eta poz-pozik nago esperientziarekin. Nik egiten dudan tartea "tendentzieroa" du izena (hortik blog honen gaien artean sartu dudan kategoria) eta egia esateko arazotxoak ditut "tendentzia" kontzeptuarekin, inoiz uhinetan esan dudan bezala: ez dut tendentzietan sinisten, gauzak saltzeko estrategia direla uste dudalako. Horregatik, mintzagai ditugun tendentziak dohanekoak izan daitezen saiatzen naiz, teknologia berriak, feminismoa eta musika oinarri hartuta.

Duela aste batzuk ezkeroztik, programaren web orria jarri dute martxan. Irratsaioaren osagarri ezinhobea dela iruditzen zait, audio artxibo ugari baitago, euskal blogosferaren aurkibide zabala, eta beste hamaika kontu. Toshiro kolaboratzailearen tarteak entzuten orduak pasa ditut; ondarrutar hauek mundialak dira! Zenbat barre egiten duen Nagorek Toshirorekin! ;-D

Tendetzieroa entzuteko aukera ere badago, Fonoteka atalean, Yoko Ono, Downshifting, Hiri infiltrazioak, Britney Spears eta Paulee rap abeslariari buruzkoak, besteak beste. Ez daukat podcast egin beharrik, hau zortea! ;-)

¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres

0 comentarios

¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres