^^ placida ^^** ciberfeminismo ** música ** empoderamiento ** disidencias varias ** blogging ** |
![]() |
|
Janari bilketa Saharako errefuxiatuen kanpamenduen alde Urtarrilaren 31 arte janaria eta konpresak biltzen ari dira Euskal Fondoarekin harremanak dituzten 60 udalerrietan Tindoufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Iaz "Otsailak 27" kanpamenduan 4 egun eman genituen Saharako Emakumeen Batasun Nazionalak antolatutako V. Kongresuan. Bidai hori egin eta gero, gabonetako kanpaina honek esanahi berria dauka niretzat. Sahararrak ezagutzea, eta bizi duten bidegabekeria eta egoera latza aurrez aurre topatzea, esperientzia erabakigarria izan zen. Marokiar okupazioa ezkeroztik 30 urte pasa eta gero, nazioarteko laguntza murrizten ari da, egoera politikoa ez dirudi onerako bide erraza duenik, eta janari eta beste gaien falta ikaragarria dago. Iazko karabanak 250 tona janari bildu omen zituen. Aurtengoan kopuru hori gainditzea da helburua, eta biltzen ari diren gaiak berriz, honakoak:
Comentarios » Ir a formulario |
Temas
Archivos
Enlaces |