...eta Hernanin, Irunen, Eibarren...
Jabetze Eskolaren inguruko informazio gehiago hemen eta hemen.
Formazio proiektu berritzailea da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren esparruan. Emakumeentzat da, eta haien "jabetze" prozesuetan laguntzea du helburu. Jabetzea da ohartzea norberaren eskubideez eskubideak izateko, norbere ahalmena ezagutzea asmoak aurrera eramateko. Gipuzkoako lau udalerrik elkarlanean, abian jarri dugun ekimena da: Arrasate, Irun, Eibar eta Hernani.
Azken urteotan emakume eta gizonen arteko berdintasuenan aurrerapausoak eman badira ere, agerian dago oraindik desberdintasun handiak daudela, boterea, baliabideak eta irabaziak banatzeko orduan. Horretarako ezinbestekoa da emakumeak boterea lortzea, harremanak berreraikiz, boterea autonomiaren eta benetako hiritartasunaren ikuspegitik ulerturik.
Ikastaroak
Munduko emakumeen literatura:
-Mertxe Trantxek emana.
-Hamabostean behin, eguaztenetan.
-18:00etatik 20:00etara
-Gaztelaniaz
-Urriaren 10ean hasita
Blogak eta komunikazio digitala:
-Irene Ormazabalek emana
-Eguenetan
-18:00etatik 20:00etara
-Euskaraz
-Urriaren 4an hasita
Nola hitz egin jende aurrean:
-Era Berri elkarteko irakasleek emana.
-Astelehenetan
-17:00etatik 19:00etara
-Gaztelaniaz
-Urriaren 15ean hasita
Izen emateko epea: irailaren 17tik 28ra arte.
Argibide gehiago Emakume Txokoan 943794139 telefonoan.